943.490.752 943.492.057
REKALDE BILTEGIA, S.L.
Castellano Euskara Fançais

Lege-oharra

1.- Nortasun datuak

Tubos y accesorios Rekalde, S.L. (aurrerantzean Rekalde S.L.) enpresa izango da web honetan eta www.rekalde.com domeinuan agertzen den informazioaren jabe eta erantzule.

IFK:
B20754875

Helbidea:
Arkotz Kalera (Pol. Lanbarren), 5
20180 - Oiartzun
Guipuzcoa - España

Harremanak:
Tel.: 943 490 752
Fax.: 943 492 057
Posta elektronikoa: rekalde@rekalde.com

Erregistro datuak:
-

2.- Lotura politika

Rekalde S.L. enpresak ez ditu lotutako guneak kontrolatzen eta Rekalde S.L. enpresak ez du erantzukizunik hartzen ez lotutako guneetako edukien gainean, ez lotutako edozein gunetan egon daitezkeen loturen gainean, ezta gune horietako aldaketa edo eguneratzeen gainean ere.

Loturak eta hipertestua, hala dagokienean web gunearen bitartez kanpokoek eskainitako laguntzak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera eman dezaketenak, ez dira enpresarenak eta ez daude enpresaren kontrolpean ere; beraz, Rekalde S.L. enpresak ez du erantzukizunik hartzen ez horietan azaldutako informazioaren gainean, ezta informazio horren eraginez sor daitezkeen ondorioen gainean ere.

3.- Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren gaineko eskubideak

Web orri honetan agertzen diren produktuen izenak dagozkien konpainiek erregistratutako markak izan daitezke.

4.- Erantzukizunen mugaketa

www.rekalde.com web orrian agertzen den informazioa era okerrean, desegokian edo legez kontra erabiltzen bada, Rekalde S.L. enpresak ez du erabilera horren ondorioz sortutako erantzukizunik bere gain hartzen.

Legean ezarritako mugekin, Rekalde S.L. enpresak ez du bere gain hartzen web orri horretan argitaratutako datuen edo informazioen eguneratze edo zehaztasun ezagatik sortutako inolako erantzukizunik.

5.- Datu babesa edo izaera pertsonaleko datuak erabiltzeko politika

Rekalde S.L. enpresak, izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen araudia betez, erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartzen duela jakinarazten du. Izaera pertsonaleko datuak Rekalde S.L. enpresaren ardurapean egongo den fitxategi batean gordeko dira.

Erabiltzaileari, gunearen eginkizunetarako beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkio, eta erabiltzailearen baimen zehatzik ezean, ez dira kanpoko inoren esku utziko. Rekalde S.L. enpresak bere helburuetarako erabiliko ditu datu pertsonalak. Era berean, zure izaera pertsonaleko datuak direla-eta, eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera ere baduzula jakinarazi nahi dizugu; horretarako, bidali mezu bat rekalde@rekalde.com helbide elektronikora, edo bestela gutun bat, NANaren fotokopia barruan dela, “Datu Pertsonalak, Arkotz Kalera (Pol. Lanbarren), 5, 20180 Oiartzun (Guipuzcoa - España)” helbidera.

Izaera pertsonaleko datuak, Rekalde S.L. enpresak eskainitako zerbitzuak garatu, bete eta kontrolatzeko, eta, oro har, Rekalde S.L. enpresaren merkataritza arloko informazioa bidaltzeko asmoz gordetzen dira.

www.rekalde.com domeinuak izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera, erabilera eta/edo baimenik gabe eskuratzea galarazteko beharrezkoak diren segurtasun arloko baliabide teknikoak ditu; eta erabiltzailearen aurrean erantzukizun guztietatik salbuetsirik dago, ezinbesteko arrazoiak edo domeinuarekin zerikusirik ez dutenak gertatzen direnean.

Cookie-ak

Gure webak saio-cookieak sortzen ditu bisitaldi bakoitzerako eta erabiltzaileak saioa amaitzen duenean iraungitzen dira.

Cookieek ez dute ordenagailuko elementurik edo artxiborik matxuratzen edo hondatzen. Cookie horiek jaso nahi ez badituzu, zure internet esploratzailean indargabe ditzakezu; baina hori egiten baduzu, gure webeko zenbait transakzio prozesatzeko aukera gal dezakezu.

6.- Jurisdikzioa eta aplika daitezkeen legeak

Baldintza Orokor hauek, espresuki ezarri gabe dauden gaietan, Espainiako legeriaren arabera kudeatu eta interpretatuko dira. Aldeak, aukeran izan dezaketen beste edozein forori berariaz uko eginez, Guipuzcoa (España) probintziako Epaitegi eta Auzitegien aginpidearen pean jartzen dira baldintza horiekin lotuta sor daitekeen edozein auzi konpontzeko, legalki debekaturik dauden kasuetan izan ezik.